Dvorak, Antonin

Konpositore txekiarra (Nelahozeves, Praga ondoan, 1841 - Praga, 1904). Schubert, Beethoven eta Brahmsek landutako tradizio europarraren hariko musika egin zuen, baina bere herriko folklorearen ezaugarriak erantsita (Dantza Eslaviarrak, 1878). New Yorkeko eta Pragako kontserbatorioetako zuzendari-karguak izan zituen. Ia genero guztietako lanak konposatu zituen (Requiem, 1890; Te Deum, 1893; Mundu Berriaren Sinfonia, 1876).



Atzera