Eizagirre Aiestaran, Jose

Euskal idazle gipuzkoarra (Tolosa, 1881 - Donibane-Lohizune, 1949). Zuzenbide-ikasketak egin zituen. Segurako Euskal Jaietarako idatzi zuen Basotarrak operaren libretoa saritua izan zen (1911). Antzerkia eta euskarari buruzko artikuluak kaleratu zituen euskal adizkari anitzetan. Eskualzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza eta Instituto Gernika elkarteetako kidea izan zen. Buenos Airesen Ekaitzpean nobela argitaratu zuen (1948). Errepublika garaian EAJko diputatua izan zen.



Atzera