Enparan, Manuel

Militar gipuzkoarra (Azpeitia, 1751 - Gibraltarko itsasartea, 1801). Cádizko itsas eskolan sartu eta fragata-alferez kargua zuela Ameriketara bidali zuten (1769). Berbereen kontrako hainbat kanpainatan parte hartu zuen; Filipinetara ere joan zen. Cádiztik Algeciras aldera itsas armada frantsesari laguntzera zihoala, gauean etsaitzat hartutako Espainiako itsasontzi baten aurkako borrokan hil zen.



Atzera