Garmendia Etxeberria, Salbador

Euskal idazle eta erlijioso gipuzkoarra (Zaldibia, 1932). Apaiztu eta erroman teologian lizentziatu zen. Hainbat euskal aldizkaritan parte hartu eta haurrentzako eta testuliburu eta ipuin-bildumak prestatzeaz gain, Historia triste bat antzerkia, Camus-en Gizon zuzenak itzuli eta Lurraren kondaira liburua eman ditu argitara. Eusko Kontseilu Nagusia eratu zenean bertako lehen itzultzailea izan zen eta EAEko estatutua itzuli zuen. Euskaltzain urgazle da eta Egin egunkariko euskara-arduradun izan zen.



Atzera