Gorbeia

Bizkaiko H-ko eta Arabako I-ko mazizoa, Arratia-Nerbioi eta Gorbeia Inguruak eskualdeetan; Gorbeia edo Gorbeigane (1.481 m), Aldamin (1.376 m), Lekanda (1.302 m), Odoriaga (1.245 m), Gorosteta (1.261 m), Berretin (1.226 m), Aldabe (1.177 m), Altipitatx (1.172 m), Usotegieta (1.188 m), Ubixeta (1.115 m), Axkorrigan (1.059 m), Oketa (1.031 m), Arralde (945 m), Burbona (935 m) eta Zanburu (789 m) dira mendi nagusiak. Isurialde mediterranear eta atlantikoaren arteko banalerroa da. Larre eta baso zabalak. Haitzulo eta historiaurreko aztarna asko. Parke natural izendatuta dago.



Atzera