Joan II.a Onbera

(Gué de Maulny-ko gaztelua, Mans ondoan, 1319 - Londres, 1364). Frantziako erregea (1350-64), Felipe VI.a Valoiskoaren seme eta ondorengoa. Bere alaba Joana, Nafarroako Karlos Gaiztoarekin ezkondu zen (1353), baina ezkontzaren truke Karlosi agindutako probintziak ez zizkion eman. Ingelesen aurkako Ehun Urteko gerran, Printze Beltzak Poitiersko guduan garaitu zuen (1356) eta preso hartuta, Ingalaterrara eraman. Calaisko itunaren (1360) ondorioz, erresumaren erdia ingelesei eman behar izan zien.



Atzera