Lodosa

Nafarroako udalerria, Errioxako mugan eta Ebroren ertzean (Lizarrako mer.); 4.607 bizt. (lodosarrak). Industria (kontserbak, ongarriak, metalgintza, kautxu- eta plastiko-eraldaketa, eraikuntza-materialak) eta zerbitzuak. Ureztapeneko zein lehor-lurreko laborantza (zerealak, barazkiak, patata, fruta-arbolak, mahastiak) eta abeltzaintza industriala (txerri-, oilo- eta oilasko-haztegiak). Lodosatik Errioxako Alcanadrera doan erromatarren garaiko akueduktua (II. m.). Ebro gainean eraiki zen Kalagorrira ura irits zedin. Egun jatorrizko hamabost arkuetatik sei baino ez daude zutik eta monumentu izendatuta dago.



Atzera