Nubia

Afrikako lurraldea, Egipto Garaiaren eta Sudango I-aren artean. K.a. IV. milurtekoan egiptoarrak Asuanen egokitu ziren; handik Nubia kolonizatu eta tenplu egiptoar ugari eraiki zuten (Abu Sinbel, Filae). K.a. VIII. m.an kusitak nagusitu ziren, baina asiriarrek egotzi zituzten handik K.a. 671n. K.a. VI. m.an nubiarrek Meroeko erresuma sortu zuten eta K.a. 350ean Etiopiako erregearen menpean geratu zen Nubia. Monumentu-aurri ugari dago.



Atzera