Pirandello, Luigi
Idazle italiarra (Agrigento, 1867 - Erroma, 1936). Verismoaren tradizioko nobelak idatzi zituen (Emakume baztertua, 1901; Zaharrak eta gazteak, 1913). Bere antzerki-lanetan kontrako alderdi eta iritzietan banatuta azaltzen den eta oreka logikoa lortzeko gauza ez den giza nortasuna azaldu zuen (Matias Pascal zena, 1904; Sei pertsonaia egile bila, 1921). Literaturako Nobel saria 1934an.
Atzera