Rosetta harria

Basalto beltzezko estela, Egiptoko Rosettan aurkitua (g.e. Rashid). Ptolomeo V.a Epifanes-en dekretu bat (K.a. 196) ageri du bi hizkuntzatan (egiptoeraz eta grekoz) eta hiru alfabetotan (hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa) idatzia. Inskripzio horietan oinarritu ziren Thomas Young (1814) eta Champollion (1822) ikerlariak hieroglifikoen hizkuntza argitzeko.



Atzera