Rossini, Gioacchino

Konpositore italiarra (Pesaro, 1792 - Paris, 1868). "Bel canto" opera-eskolako musikari nagusietakoa eta Mozarten eskolaren jarraitzailea izan zen. Arrakasta handia lortu zuen Berrezarkuntza garaian. Opera dramatikoak eta bufoak idatzi zituen: Tankredo (1810), Othello (1816), Sevillako bizargina (1816), Gilermo Tell (1829). Bi dira bere operen ezaugarriak: melodia alai eta gozoak batetik eta umorea bestetik.



Atzera