Ruiz Aņibarro, Victor

Idazle eta kazetari gipuzkoarra (Pasai Antxo, 1900 - Buenos Aires, 1970). Euzkadi aldizkariko erredakzio-buru izan zen (1936). Gerra Zibilean Lapurdira eta gero Buenos Airesera joan zen (1938). Argentinako euskal taldeetako kidea izateaz gain, aldizkari askotako kolaboratzailea izan zen 30 urtez. Euskal giroan oinarritutako antzerki-lanak (El Bardo de Itzaltzu; Mujeres de Berrigorria) eta saiakerak (El Pueblo que Baila en los Pirineos, 1951; Vascorama, 1962; Vascología de bolsillo, 1966) idatzi zituen.



Atzera