Smith, Adam

Ekonomialari britainiarra (Kirkcaldy, Eskozia, 1723 - Edinburgh, 1790). Politika ekonomikoaren oinarriak ipintzeaz gain, ikaragarrizko eragina izan zuen mundu osoan analisi ekonomiko nahiz politikoetan. Nazioen aberastasunaren izaera eta zergatiei buruzko azterketa (1776) liburuan lanaren bereizketa, dirua, banaketa eta prezioei buruzko bere teoriak agertu zituen, norberaren interesaren gainean eraikitako sistema ekonomikoan konkurrentziak duen garrantzia nabarmenduz.



Atzera