Sopuerta

Bizkaiko udalerria (Enkartazioak); 2.229 bizt. (sopuertarrak). Oso menditsua da. Industria (zurgintza eta elikagai- eta metal-industria), abeltzaintza eta nekazaritza. Urrestieta zen Sopuertako kontzejuko parrokiarik garrantzitsuena; han zegoen Enkartazioetako arbola eta honen inguruan biltzen ziren Batzar Nagusiak.



Atzera