Strauss, Richard
Orkestra-zuzendari eta konpositore alemaniarra (Munich, 1864 - Garmisch-Partenkirchen, 1949). Berlinen eta Munichen opera-zuzendaria izan zen eta EEBBetan orkestra-zuzendaria. Teknika handiko musikaria eta orkestratzaile bikaina zen. Poema sinfonikoak (Don Juan, 1889; Till Eulenspiegel, 1895) eta operak (Salome, 1905; Elektra, 1909; Arrosaren zalduna, 1911) idatzi zituen. Metamorfosiak (1945) bere azken lanean erromantizismotik estilo handiko klasizismora jo zuen.
Atzera