Sucre, Antonio José de

Politikari eta jeneral venezuelarra (Cumaná, 1795 - Berruecos, Kolonbia, 1830). Ekuadorren askatzailea, eta Latinoamerikaren independentziaren aldeko liderretan errespetatuena izan zen. Miranda jeneralaren agindupean lehenik, eta gero Bolívarrekin, Venezuelako eta Granada Berriko kanpainan parte hartu zuen (1811). Jeneral izendatu zuen Bolívarrek eta, biek bat eginda, Jun'ngo guduan armada espainola suntsitu zuten (1824). Peru Garaiko (g.e. Bolivia) independentziaren alde ziharduela, Bolívarren aurka jarri zen, honen ordenak betetzeari uko eginez. Boliviako biziarteko lehendakari izendatu zuten (1826-28). Agintea utzita, Peru eta Kolonbiaren arteko gerran Kolonbiaren alde borrokatu zen (1829). Ekuadorren independentzia erabaki zenean, Quitora abiatu zen galarazteko asmotan, baina bidean hil egin zuten.



Atzera