Uztariz, Jeronimo

Politikari eta militar nafarra (Doneztebe, 1670 - Madril, 1732). Flandesen (1687-1704) eta Sizilian (1704) borrokatu eta administrazioan parte hartu zuen. Espainiara itzulitakoan ere administrazio-lanetan jardun zuen. Europako merkataritza-teoria berriekin eta Colbert-ek Frantzian eginiko lanarekin bat zetorren eta, horiek defendatuz, ideia berriak proposatu zituen (Theorica, y práctica de Comercio, y de Marina, 1724); Espainiako Haziendaren egoera eta zerga-sistema kritikatu eta demografia, merkataritza, itsas merkataritza eta industriaren azterketa egin zituen. Merkataritza-konpainien aurka eta itsas armada eta itsas merkataritza indartzearen alde ere agertu zen. Merkataritza-batzordea berrantolatzea proposatu zuen eta bertako idazkari egin zuten 1727an.



Atzera