Verdi, Giuseppe
Konpositore italiarra (Roncole, 1813 - Milan, 1901). 1839an aurkeztu zuten bere lehen opera (Oberto). 1942an Nabuccoopera aurkeztu zuenean, Italiaren batasun-mugimenduaren sinbolo bihurtu zen. Ondoren, beste hainbat opera idatzi zuen: Hernani (1844), Rigoletto (1851), Traviata (1853),Il Trovatore (1853), Don Carlos (1867), Aida (1871), Othello (1887). Italiar operagilerik handiena izan zen. Orkestrari garrantzi handia eman zion eta sakontasun eta oreka handia dute bere lanek.
Atzera