Wagner, Richard

Konpositore alemana (Leipzig, 1813 - Venezia, 1883). Gorteko kapera-maisu izan zen Dresdenen (1843-49). 1849ko iraultzan esku hartu zuelako, Zurichen gorde behar izan zuen (1849-61). Alemaniara itzulita, F. Liszt eta Bavariako Luis II.aren laguntza lortu zituen. Opera tradizionaletik urrundu eta orkestrari garrantzi handia eman zion. Bere libretoak kondaira germaniarretan oinarritu zituen. Musikan izan zuen eraginaz gain, nazionalismo alemanaren autore gogokoen bihurtu zen (Maitasun-debekua, 1836; Rienzi, 1840; Tannhauser, 1845; Lohengrin, 1850; Nibelungoen eraztuna, 1852-76; Tristan eta Isolda, 1865; Nurembergeko maisu kantariak, 1868; Parsifal, 1876-82).



Atzera