altzairu

iz. Burdina eta karbono (% 2,1 baino gutxiago) elementuetan oinarritzen den aleazioa, tratamendu termiko eta mekanikoen bidez oso ezaugarri desberdinak hartzeko gai dena. Altzairuaren propietate mekanikoak karbono-edukiarekin erlazionaturik daude. Karbono-kopurua handiagotu ahala altzairuaren gogortasuna handiagotu egiten da eta harikortasuna txikiagotu. altzairu aleatu edo altzairu berezi. Ezaugarri mekanikoak hobetzearren aleazio-elementuren batzuk (nikela, kobrea, banadioa, etab.) gehitu zaizkiona. || altzairu herdoilgaitz. Tenperatura arruntean zein apalean (300 C) korrosiorik ez duena. Karbono-kopurua oso txikia (% 0.04 baino gutxiago) eta kromoa (% 12 baino gehiago) edukitzen du; batzuetan nikela ere bai. || altzairu laster. Altzairu berezi oso gogorra dena. Tenperatura handian (600 C-raino) gogortasuna mantentzen du. Karbono-eduki handiko altzairua da eta wolframioa eta molibdenoa ditu.



Atzera