araknido

iz. eta izond. ZOOL. Kelizeratuen subfilumeko zenbait artropodo lehortarrez esaten da. Araknidoek gorputza prosoma eta opistosoma deritzen bi ataletan banatuta dute. Prosoman kelizeroak, pedipalpoak, eta lau ibil-hanka pare dituzte. Buruan ez dute antenarik eta begi konposatuak dituzte. Bere baitan armiarmak, eskorpioiak, akaroak, etab. hartzen dituen Arachnida klasea osatzen dute.



Atzera