arrazoi

iz. 1. Zerbaiten zergatia azaltzen duen, zerbait bidezko egiten duen zera. Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. 2. Zerbait frogatzeko argudioa. Arrazoi berririk azaltzen ez den bitartean. 3. Adimena, ahalmen intelektuala. Arrazoiak izan behar duela gizakiaren gidari. 4. FIL. Giza gogamenduaren arau eta munduaren adigarritasunaren oinarri absolutua; esperientziari ez dagokion printzipio-multzoa, erreflexioaren bidez gizakiak bereganatu ezin duena; arrazoimena. 5. MAT. Bi zenbaki errealen arteko konparazio-zenbakia, haien zatidura dena. a eta b-ren arrazoia (b 0) x da, baldin a = bx.



Atzera