arrosario
iz. ERL. 1. Katolikoek Jesu Kristoren amari eskaintzen dioten otoitza. Arrosarioan Jesukristo eta Ama Birjinaren hamabost gertakari edo misterio gogoratzen dira, bakoitzaren ondorenean aitagure bat, hamar agurmaria eta aintza bat errezatzen direlarik. Gehienetan hamabost misterioak hiru bostekotan banatzen dira, hiru txandatan errezatzeko. 2. Arrosarioa errezatzen den elizkizuna. 3. Arrosarioa errezatzeko erabiltzen den sokatxo edo katetxo itxi aleduna. Arrosarioaren aleak.
Atzera