aurreratu

1. da/du ad. Aurrerantz joan; aurrerago jarri. Ibairaino aurreratu ziren. Erlojua aurreratu egin dut. 2. zaio edo du ad. Aurrea hartu; atzean utzi. Aurren bukatu nahi zuen baina auzo bat aurreratu zitzaion. 3. du ad. (zer sintagmarik gabe). Aurrerapena, hobekuntza egin. Hori baztertuz ez dugu deus aurreratzen. 4. da/du ad. Zerbait seinalatua zegoen baino lehen gertatu edo egin. Aurten udaberria ia hilabete aurreratu da. Jaialdia 9tik 2ra aurreratu dute. 5. du ad. Zerbait aurrez adierazi edo egin. Gobernuko bozeramaileak ez zuen lege berriaz ezer aurreratu. Soldataren erdia aurreratu diote. 6. du ad. Aurreztu. Hilero, irabazten duenaren laurdena aurreratzen du. AURRERATU(T)A, AURRERATURIK (izan, egon, etorri...). Denboran, espazioan, garapenean, adimenean, etab.etan, dagokion edo behar den, edo besteak baino aurrerago. Lana oso aurreratua dago. Herri aurreratua.



Atzera