bainu

iz. 1. Garbitzeko edo atsegin hartzeko gorputza uretan murgiltzeko ekintza eta horren ondorioa. Itsasoan bainuak hartu. 2. Gorputza agente fisiko baten eraginpean egoteko ekintza eta horren ondorioa. Eguzki-bainua hartu. Turkiar bainuak lurrin-bainuak dira. 3. Bainua hartzeko tokia. Bainura al zoaz? 4. Zerbait murgiltzen den likido, solido edo disoluzioa, bertan prozesu jakin bat burutzeko. Bainu elektrolitikoa. Desugerketa-bainua. Errebelatze-bainua. 5. Gainazal batek likido batean murgilduz hartzen duen gainestaldura. Berun-bainua. • bainu-estazio. Itsasertzeko ingurunea, hondartzaz eta bertan bainuak hartzeko eta aisiarako instalazioez hornitua. || bainu-hartzaile. Bainuak hartzen dituen pertsona. || bainu-ontzi. Bainatzeko erabiltzen den ontzia. || bainu-txano. Igeritarako txanoa. || maria bainu. Ontzi baten edukia berotzeko zeharkako prozedura. Ontzia urez betetako beste ontzi batean sartzen da eta bigarren ontzi hori da zuzenean berotzen dena. • BAINUA EMAN. Gainazal bat gainestaldura batez hornitu. Pintura-bainu bat eman diote ateari.



Atzera