balantza

iz. 1. Pisatzeko tresna. Pisatu nahi dena pisu jakineko objektuekin orekatzean du bere funtsa. 2. Orekan ezin egon denaren alde batera eta besterako higidura. Uhinen balantza. Hordiak egiten dituen balantzak. EKON. merkataritzako balantza. Salgaien elkartrukean estatu batek kanpokoekiko duen saldoa. Esportazioek inportazioak gainditzen dituztenean aldekoa dela esaten da. Ordainketa-balantzaren osagaia da. || ordainketa-balantza. Estatu batek epe jakin batean, normalean urtebetean, egiten dituen kanpo-eragiketa (sarrera eta irteera) guztiak jasotzen dituen kontabilitate-dokumentua.



Atzera