begi

iz. 1. Ikusmenaren organoa. 2. Hainbat lanabesetan kirtena ezartzen den zuloa. 3. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. 4. Zenbait janariren mamian gertatzen diren hutsuneetariko bakoitza. Gaztaren, ogiaren begiak. 5. Zubi baten arkuek mugatzen duten hutsuneetariko bakoitza. 6. Sare baten hariek mugatzen duten hutsuneetariko bakoitza. 7. BOT. Landarearen kimu-hasikina, normalean adar-puntan edo hosto-galtzarbean kokatua eta katafiloz babestua. 8. BOT. Zuraren akatsa, batzuetan enborraren gainazalean agertzen dena, eta jatorria lehortu eta eroritako adarrean edota moztutakoan duena. Jeneralean inguruak baino kolore ilunagoa duelako nabarmentzen da; beltza ere izan daiteke (begi beltzak). 9. ZOOL. Zenbait animaliaren pigmentu-orbana. argi-begi. Argi-izpia. || begi bakun. ZOOL. Lente bakarreko begia. || begi gaizto. Begizkoa. || begi konposatu. ZOOL. Estuki multzokatutako begi bakun anitzez eratutakoa, bereziki krustazeo eta intsektuena. || begi-bazter. Betertza. || begi-keinu. Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzearen mugimendua, gehienetan norbaiti zerbait adieraztekoa. || begi-kolpe, -ukaldi. Begiraldia. || begi-lerro. Behatzailearen begitik objektura luzatzen den irudizko lerro zuzena. || begi-minbera. Begi bekartsuak dituena. || begi-orde. (pl.) Betaurrekoak. || begi-puntu. Ik. 2 mira. || begi-txindor. Ik. betxindor. || begi-zulo. Ik. betzulo. || eguzki-begi. Argi-izpia. || hosto-begi. BOT. Garatzean kimu hostoduna emango duen begia. || lore-begi. BOT. Pipila. || ur-begi. Iturria. BEGI EMAN. 1. Begiratu, so egin. 2. ERL. Kontenplatu. || BEGI-BELARRI. Adi-adi. Begi-belarri ibili beharra zegoen. || BEGI-BISTAN EGON, IZAN. Begien aurrean, erabat agerian egon, izan. || BEGIA BETE. Oso atsegingarria gertatu. || BEGIA EDUKI. Kontu eduki, adi egon. || BEGIA(K) BOTA, JAURTI, EGOTZI, IPINI, JARRI. Norbaiti edo zerbaiti arretaz begiratu; hartan interesa edo helburua jarri. Zuk zeini bota diozu begia? Herrian zegoen mutilik gizagajoenarengan ipini zituen begiak. || BEGIAK IREKI, ARGITU, ZABALDU. 1. Itsu bati ikusmena eman. 2. Norbait zerbaitez ohartarazi. || BEGIAK ITSUTU, LAUSOTU, GOIBELDU. Ikusmena galdu edo gutxiagotu. || BEGIAK ITZULI, BIHURTU, IRAULI. Beste alde batera begiratu. || BEGIAZ ETA EGIAZ. Benetan. || BEGIETAN EMAN. 1. Norbaiti min eman, gaizki irudituko zaion zerbait egin edo esan. Begietan ematen digu inor eskera etortzeak. 2. (B) Begi-bistan jarri, ikustarazi. 3. Aurpegiratu. Hasten badira zuri begietan ematen egin ez duzuna. || BEGIETARA EMAN. Ikustarazi. || BEGITAN HARTU, EDUKI, IZAN. Higuindu, gorrotatu. || BEGIZ BEGI. Aurrez aurre. || BEGIZ JO. Aukeratu, hautatu. || EZIN BEGIZ IKUSI. Higuindu, gorrotatu. || EZKERREKO BEGIKOA IZAN. Ik. ezker. || EZKERREKO BEGIZ. Ik. ezker.



Atzera