behingo

izlag. Behin gertatzen edo egiten denaz esaten da. Behingo hutsa barkatzen da. BEHIN-BEHINGOAN. Behingoanen indargarria. Begien aurrean ipini eta behin-behingoan ikusten ez dena. || BEHINGO BATEAN. 1. Behingoan. Behingo batean isildu dira guztiak. Hau behingo batean egiten da. 2. Behin batean. || BEHINGO LAN IZAN. (Ipar.) Lan handia izan. || BEHINGOAN. 1. Batera. Omena eta ondasuna irabazi ditu behingoan. 2. Bat-batean; berehala. Behingoan egindako bertsoak. Ez zuten behingoan egin. || BEHINGO(A)Z. 1. Batera, behingoan. 2. Betiko. Neregan hil da behingoz / haurtzaro garbia. 3. Aldi baterako; oraingoz Behingoz joan da. || BEHINGOTIK BEHINGORA. Noizean behin. Behingotik behingora buru eta besoak harantz eta honantz aldatuaz. || BEHINGOTZ. (Ipar.) Behingoz.



Atzera