berdin

1. izond. Nolakotasun berekoa (izen moduan ere erabilia). Gu bion kotxeak berdinak dira. Ez du berdinik munduan. 2. izond. Laua, koskarik gabea. Bide lau, zabal eta berdinak. 3. adb. Era berean. Egunak joan eta egunak etorri, gauzek berdin segitzen dute. BERDIN ETORRI. Bat, ados etorri. || BERDIN IZAN (da/du ad.; subjektua beti hura; nori kasua har dezake). Gauza bera izan; garrantzirik ez izan. -Horia ala gorria? -Berdin da. Aberats ala deus gabe ziren, berdin zitzaion. Enetako berdin du edozein bide. Berdin dio, mutil, horrek ez du garrantzirik.



Atzera