bertatik

adb. 1. Lehen nolabait aipatu den leku beretik. Gailurrera igo ziren ea bertatik zerbait ikusten zuten. 2. Hurbildik. Mutil askoren jarduna / bertatik nago entzuna. 3. Berehala. Alabak zuenean aita hala ikusi / apaizaren eskaka bertatik zen hasi. 4. Bat-batean, bitarteko mailak zertu gabe. Apaiz daiteke bat bertatik, ordena-maila guztietatik igaro gabe? BERTATIK BERTARA. 1. Berehalaxe. Bertatik bertara erantzun zion. 2. Oso hurbil. Bertatik bertara dago nere etxetik eliza.



Atzera