egitura

iz. 1. Osotasun baten zatien eraketa eta antolaketa-modua. Erliebearen egitura. Gizartearen egitura. 2. (zah.) Ekintza. Bere eskuetako egituretan ezagun dezagun. 3. ERAIK. eta TEKNOL. Eraikin, fuselaje, etab.etako eskeletoa osatzen duten elementuen eraketa, jarrera eta trabaketa. 4. MAT. A multzo baten bikote edo n-kote ordenatua, gutxienez eragiketa eta erlazio batez hornitua. Egitura algebraikoa. azaleko egitura. HIZKL. Generatibismoaren arabera, edozein perpausetan ikus daitekeen egituretako bat, agerian dagoen sintaxi-moldaketari dagokiona, sakoneko egiturari kontrajarria. || egitura ekonomiko. EKON. Egoera ekonomiko jakin baten ezaugarri diren elementuen eta haien arteko erlazioen (nolabaiteko iraunkortasuna dutenean) multzoa; multzo horiek ikertu eta deskribatzen dituen ekonomiaren adarra. || egitura elektroniko. KIM. Elektroiak nukleoaren inguruan hartzen duten ordenamendua, lege jakin batzuen arabera antolatuz egiten dena. || egitura kristalino. MINER. Solido kristalinoetan atomo, ioi eta molekulek osatzen duten ordenamendu espaziala. || egitura molekular. KIM. Molekula osatzen duten atomoen ordenamendu espaziala. || sakoneko egitura. HIZKL. Generatibismoaren arabera, perpausaren moldaketa abstraktua, agerikoa ez dena, transformazio izeneko eragiketaren bidez azaleko egitura bihurtzen dena eta perpausaren interpretazio semantikoa mugatzen duena.



Atzera