erregela

iz. 1. Araua. 2. Zurezko, metalezko, etab.ezko pieza luze eta laua, ertz arteza duena eta lerro zuzenak egiteko erabiltzen dena. 3. ERL. Dokumentu espiritual juridikoa, erlijioso-institutuak bere bizierarako eta erakunderako sorburuko araubide finkotzat hartzen duena. Elizaren historian lau izan dira erregela nagusiak: San Basilio, San Agustin, San Benito eta San Frantzisko Asiskoarena. 4. (pl.) Aurresku edo soka-dantzari, bereziki Bizkaian, eman ohi zaion izendapena. erregela mnemotekniko. Zerbait behar den unean gogoratzeko erabiltzen den prozedura-multzoa.



Atzera