ezer

izord. 1. Gauza bat ere ez (ezezko testuinguruetan). Ez dugu ezer egin. Ez al duzu ezer jan? 2. Zerbait, gauzaren bat (ezezkoak ez diren testuinguruetan; baiezko adierazpenezko perpausetan ezin da erabili). Ezer behar baduzu, esan. Ezer entzun duzu nitaz? EZER ERE. Ezezko esaldietan, ezeren aldaera edo indargarria. Ez zuten ezer ere ulertu. || EZER GUTXI. 1. adb. Ia ezer ez. Ezer gutxi daki horretaz. Euskaraz ezer gutxi idatzi delako. 2. iz. Urritasuna, ia ezdeustasuna. Zuk bakarrik ezagutzen duzu emailearen handitasuna eta hartzailearen ezer gutxia.



Atzera