gabon

1. Gau ona igarotzea opa izateko erabiltzen den hitza. -Gabon! -Baita zuri ere! 2. iz. (pl.) Gau ona opa izateko agurra bera. Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera. 3. iz. (maiusk. eta pl.) Eguberriak. Gabon-egun. Abenduaren 24a. || Gabon-gau. Eguberriaren aurreko gaua, kristauen artean Jesu Kristoren jaiotza ospatzen denekoa. || gabon-kanta. Eguberrietan abesten den kanta eta kopla alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia erabiltzen duena. || gabon-zuzi. Gabon-gaueko ohitura zaharra, beheko suan enbor handia erretzekoa.



Atzera