gimnasia

iz. 1. Ariketa fisikoen bitartez gorputza sendotzeko eta zailtzeko artea; delako ariketen multzoa. 2. Ahalmen intelektualak indartzeko egiten den ariketa-multzoa. 3. KIR. Aparatuekin edo aparaturik gabe ariketa jakin batzuk eginez lehiatzean datzan kirola. Epaileen esku dago puntuazioa. KIR. gimnasia erritmiko. Emakumezkoek egiten duten kirol-lehiaketa; musikaren konpasean, tresna jakinekin (pilota, uztaia, xingola, soka, mazoak) lurrean egiten diren ariketak dira. || kirol-gimnasia. Aparatu jakin batzuetan derrigorrezko eta hautazko probak egitean datzan kirola. Gizonezkoek sei proba dituzte (zaldi-jauzia, zaldi arkuduna, barra finkoa, barra paraleloak, eraztunak eta lurreko ariketak); emakumezkoek lau (zaldi-jauzia, oreka-barra, barra asimetrikoak eta lurreko ariketak).



Atzera