giro

iz. 1. Atmosferaren egoera; eguraldia, ingurunetzat hartua. Udaberriko giro epela. Mahastiak landatzeko giro egokiena. 2. Toki batean hautematen diren eta pertsonarengan eragina izaten duten inguru-baldintzen multzoa, bertako jarduera, pertsonen jarrera, eta bestelako ezaugarriek baldintzatua. Erdal giroan bizi zelako. Giro ederra zegoen taberna hartan. GIRO IZAN (edo EGON). Giro egokia, ona izan (egon). Ez zen giro etxe hartan; bazen zer esana, egonezina, buruhaustea franko.



Atzera