gobernadore

iz. 1. Probintzia baten edo bestelako lurralde-barruti baten administrazioaren ardura duen funtzionarioa. 2. Kolonia baten administrazioa gidatzeko eta bertan metropolia ordezkatzeko ardura duen goi-funtzionarioa. gobernadore militar. Armada espainolean, probintzia, leku edo gotorleku baten agintea duen ofiziala. || gobernadore zibil. Estatu espainolean, gobernu zentralak probintzia batean duen ordezkaria, administrazio zentralak bertan duen aktibitatea gainbegiratzen eta zuzentzen duena.



Atzera