hainbat

1. zenbtz. zehaztgb. Hainbeste. Zer naiz ni bada, zuk nitaz hainbat arta hartzeko? Ez nuen hainbat merezi. 2. zenbtz. zehaztgb. Batzuk baino gehiago, asko (dagokion izenaren aurrean). Hainbat lagun batu ginen han. Hainbat tokitan gertatuagatik. 3. (Ipar.) Hain. Esne-hortzen ordainak, hainbat zuri ez direnak, baina zabalagoak. 4. Ik. adinbat. HAINBAT + adb. + -EN. (batez ere B) Ahalik + adb.+ -en. Ostutakoa hainbat lasterren bihurtzeko. || HAINBAT IZAN. Berdin izan. Hala, bizkaitar guztientzat hainbat da sartzea edo sartutea. || HAINBAT..., NOLA... Ez duela deusek ere hainbat kalte egiten arimako, nola egitekoen geroko uzteak. || HAINBATIK HAINBATEAN. Gainerako gorabeherak berdinak badira. Hainbatik hainbatean, ederrago zaizkio Jainkoari gaztaroko obra onak zahartzarokoak baino. || HAINBAT HOBE(TO), HAINBAT GAIZTO(AGO). Delako konparazio-hitzen indarra areagotzen duten esapideak. Hainbat gaizto guretzat ez badugu sinesten. Ikusten dut zenbaiten aurpegia arintzen: hainbat hobe!



Atzera