hegal

iz. 1. Hegoa, hegan egiteko balio duen hainbat animaliaren gorputz-zatia. 2. Hegatsa. 3. Haize-errotaren adarretako bakoitza, telaz estalia. 4. Abereetan, azken saihetsen eta pelbisaren arteko albo bakoitza. 5. Arrainetan, gorputzaren aurrealdeko behealdea. 6. Ertza, bereziki irtena denean. Teilatuaren hegala. Kapela sendo hegal-zabala. 7. Eraikuntza batean erdiko zati nagusitik bereizten diren alboko zatietako bakoitza. Jauregiaren ezkerreko hegalean. 8. Hainbat gauzaren alboko zati edo osagarrietako bakoitza. Erasotzera zihoan gudarostearen ezkerreko hegalean. Futbol-zelaiaren ezkerreko hegalean. 9. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. 10. Soineko baten beheko alde lasaia. sudur-hegal. Sudur-alboen behealdetako bakoitza. HEGALA HAUTSI. (Ipar.) Neskatxa batek birjintasuna galdu.



Atzera