herensuge

iz. Elezaharretako piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti-gorputza zituena. Mitologia guztietan agertzen da, ia beti deabruaren edo etsaiaren sinbolotzat hartuta. Euskal mitologian, suge-itxuraz agertzen da, batzuetan zazpi bururekin eta bestetan bakarrarekin. Hainbat bizileku esleitu izan zaizkio eta lekuaren arabera izen asko hartu ditu. Alegia ugari sortu dira herensugearen inguruan, guztietatik ezagunena Aralarko San Migelena da. Artaldeak erakarri eta jan egiten zituen.



Atzera