hockey

iz. KIR. Bi ekiporen artean egiten den kirola, stick izeneko makila erabiliz pilota (edo diskoa) batabestearen atean sartzean datzana. Tanto gehien sartzen dituen taldeak irabazten du. • belar-hockey. Belar-zelaian jokatzen dena, hamaikana jokalariko bi ekiporen artean eta larruzko pilotaz. || izotz-hockey. Izotzeko pistan patinen gainean jokatzen dena, seina jokalariko bi ekiporen artean eta pilotaren ordez diskoa erabiliz. Kanadan sortua da. || patin-hockey. Zurezko edo porlanezko kantxan bosna jokalariko bi ekiporen artean jokatzen dena. Britainia Handian sortua da.



Atzera