hurren

1. izond. eta izlag. (Heg.) Ondo-ondotik datorrena, hurrengoa. Idazkaria eta idazkari hurrena. Harikaltzea da hurren zeregina. 2. adb. Hurbilen; hurbil, gertu. Badoa arin hurren ageri den zaldiagana. Hurren zen eguzkiaren sartzea. 3. adb. Segida batean, ondo-ondotik. Lehenbiziko eskabidearen hurren bestea baitakar berehala. 4. adb. (gaur Heg.) Aditzaren era burutuaren ondoan (hari marraz loturik), ia. Egunkariak saldu-hurren zituenean. 5. adb. (Ipar.) Ia. Eri zen hurren beti. HURREN ARTE. Norbaitengandik urruntzean, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Agur eta hurren arte. || HURRENEZ HURREN. Baten ondotik hurrengoa doala. Hitz-zatiak soinuka iragan ziren, bigarrena lehenaren ondotik, hirugarrena bigarrenaren atzetik eta horrela hurrenez hurren.



Atzera