igeriketa

iz. Igeri egitea, kirol edo ariketatzat hartua. igeriketa sinkronizatu. Uretan egiten den baleta, puntuatzen diren hainbat irudi duena.
KIR. Igeriketa-lehiaketetan lau estilo erabiltzen dira: crawl, bular-, bizkar- eta tximeleta-estiloak. Igeri egiten den distantziarik motzena 50 m da eta luzeena 1.500 m (crawl estiloan). Banakako probak estilo bakarrekoak edo lau estiloak konbinatuz (200 eta 400 m estiloak) egiten dira. Taldekako probak errelebuan egiten dira. Crawl estiloa da guztietan azkarrena.




Atzera