injinerutza

iz. 1. Ezagutza zientifikoak gizakiarentzat erabilgarri diren asmakuntza edo eraikuntzak egiteko aplikatzea ahalbidetzen duen teknika-multzoa. Injinerutzaren helburua ikerketa zientifikoaren emaitzak prozedura teknologiko bihurtzea da. 2. Injineruaren lanbide eta jarduera. 3. MIL. Lurreko armadako atala, tropen mugimendua errazteko eta arerioaren mugimendua eragozteko beharrezko diren lanez arduratzen dena. injinerutza genetiko. BIOL. Organismo batean beste bateko geneak txertatuz, hartan karaktere berriak agertaraztea helburu duen teknika-multzoa (adib., gizakian intsulinaren produkzioaren erantzule den genea bakterio batean txertatuz, hau intsulina-ekoizle bihurtzea). || injinerutza kimiko. KIM. Erreakzio kimikoetarako behar den ekipamenduaren ezaugarriak zehaztea, hura eraikitzea eta haren funtzionamendu egokia bermatzea helburu duen ezagutza eta tekniken multzoa.



Atzera