kandela

iz. 1. Argizari-geruza batek, gehienetan zilindro bat osatuz, inguratzen edo biltzen duen mukia, argi egiteko erabiltzen dena. 2. Enkante-mota, kandela piztu bat itzali artean egiten zena. 3. FIS. Argi-intentsitatea neurtzeko unitatea (cd). Bere balioa, norabide jakin batean 540x1012 hertzeko maiztasuneko erradiazio monokromatikoa igortzen duen iturri baten argi-intentsitatea da, norabide horretako energi intentsitatea 1/683 watt estereorradianekoa izanik. • izotz-kandela. Izotz-zati zintzilikatu eta konikoa, burruntzia.



Atzera