kode

iz. 1. Metodikoki eta sistematikoki antolatutako lege-arauen eta -xedapenen multzoa, zuzenbidearen adar bat arautzen duena; hedaduraz, edozein arlo edo jarduera arautzen duena. Kode zibila, penala. Zuzenbide kanonikoko kodea. 2. Zeinu edo ikurren sistema konbentzionala, mezu bat adierazi eta interpretatzea ahalbidetzen duena. Kode informatikoa. Keinu-kodea. atzipen-kode. INFORM. Kode pertsonalizatu moduan funtzionatzen duen karaktere-saila, sekretupean mantentzen diren informazio eta programak eskuratzea ahalbidetzen duena. || barra-kode. Makinak irakurtzeko moduan prestatutako kode inprimatua, zabalera eta tarte desberdineko barra paraleloz osatua. || kode genetiko. BIOL. Mezu genetikoa ADNan gorde, ARNra transmititu eta, azkenik, proteina jakin bat eratzea bideratzen duen mekanismo-multzoa. || posta-kode. Postaz helbide bat adieraztean, herri edo hiriaren aurrean ezartzen den bost zifrako zenbakia.



Atzera