laguntzaile

iz. eta izond. 1. Laguntzen duena, bereziki norbaiti zerbaitetan laguntzen diona edo zerbaitetarako laguntza ematen diona. Mutil bat zuen laguntzaile dendan. 2. Administrazioko funtzionario titularra ez den langilea. 3. HIZKL. Berezko esanahia galdu eta beste aditzen aldiak osatzeko erabiltzen den aditz edo aditz-lokuzioa. Euskaraz, izan, *edun, *edin eta *ezan dira aditz laguntzaileak. gizarte-laguntzaile. Erakunde publikoen gizarte-laguntza behar duten pertsonez eta familiez arduratzen den pertsona. || laguntzaile mediko edo klinikako laguntzaile. MED. Medikuaren ordez gaixoak zaintzen dituen oro: erizain, kinestesista, etab.



Atzera