luma

iz. 1. Hegaztien gorputzaren kanpo-estalkia eratzen duten luzakin epidermikoetako bakoitza, bi alboetan bizar-modukoak dituen hodi-antzeko batez osatua dagoena. 2. Luzakin hori apaingarri edo berogarri gisa erabilia. Kapeluko luma. Lumazko lozakua. 3. Idazteko erabiltzen zen hegazti-luma, hodiaren muturra ebakia zuena; tintaz idazteko tresna, metalezko xafla puntadun batez eta helduleku batez osatua. Urrezko luma. Luma tintatan busti. 4. Elur-maluta. 5. Garabien besoari, kable, antena, etab.i eusteko egitura metaliko bertikal eta garaia. 6. KIR. Kirol batzuetako pisu-kategoria -boxeoan, W.B.C. erakundearen profesionalen mailako sailkapenean 57,153 kg artekoa (126 libra), superoilar- eta superluma-pisuaren arteko kategoria-. ZOOL. arraun-luma. Erremigea. || estal-luma. Tektriza. || ingerada-luma. Hegaztiaren estalki orokorra eratzen duten eta bere kanpo-ingerada zedarritzen duten luma ertainetako bakoitza. || lema-luma. Erremigea. || luma-orratz. 1. Ik. kalamu. 2. ZOOL. Ik. erraki.



Atzera