maila

iz. 1. Eskaileran, oina jartzeko zeharkako euskarri bakoitza; norabait igotzeko oina jartzeko eginiko euskarri aproposa. 2. Katea bat osatzen duten eraztun-moduko piezetako bakoitza. Katen mailak. 3. Hierarkia, segida, urraskako prozesu batean, etab.etan, ataletako bakoitza. Gizarte-mailak. Pilotari gutxi, haren mailakoak. 4. Erreferentzi plano horizontal batekiko zerbaitek duen altuera. Itsas maila. 5. Neur daitekeen zerbaitek har dezakeen balioa. Entzumen-maila ahaidetasun-maila. ZUZ. Ahaideen arteko hurbil-urruntasuna. || energi maila. KIM. Partikula, atomo-nukleo, molekula baten, etab.en energiak har ditzakeen balioetako bakoitza. || hizkuntz maila. HIZKL. 1. Hiztunak solaskide eta ingurunearen arabera erabil ditzakeen hizkuntza bereko erregistroetako bakoitza. 2. Hizkuntza bat erabiltzeko gaitasunean, egoeretako bakoitza. Hizkuntz maila ona, kaxkarra. || polinomio baten maila. MAT. Polinomio batean agertzen den aldagai-berretzailerik handiena.



Atzera