makina

iz. Lan bat egin edo funtzioren bat betetzen duen aparatu edo aparatu-multzoa, dela bere kabuz, dela erabiltzaileak maneiatuta. lurrin-makina. Ik. lurrin. || makina elektriko. ELEKTR. Energia elektrikoa mekaniko bihurtzen duen makina (motorea) edo beste energi mota bat energia elektriko bihurtzen duena (sorgailua). || makina-erreminta. TEKNOL. Higidura eta indar egokiz dabilen erreminteriaren bidez, lehengaiari behar duen forma ematen diona. || makina sinple. FIS. Esfortzua zuzenean ezartzen duen makina (plano inklinatua, palanka, ziria, tornua, txirrika, etab.).



Atzera